Euangelioa S. Mattheuen araura.  24
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Eta templetic ilkiric Iesus retiratzen cen: eta hurbildu içan çaizcan bere discipuluac templeco edificioén hari eracustera. 2Eta Iesusec erran ciecén, Eztacusquiçue gauça hauc guciac? eguiaz erraiten drauçuet, ezta gueldituren hemen harria harriaren gainean, deseguin eztadin.

3Eta hura iarriric cegoela Oliuatzetaco mendi gainean, ethor cequizquión discipuluac appart, cioitela, Erraguc, noiz gauça hauc içanen dirade? eta cer signo hire ethortearenic eta munduaren finarenic içanen da?

4Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten. 5Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, erraiten dutela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté. 6Eta ençunen dituçue guerlác eta guerla hotsac: beguirauçue trubla etzaitezten: ecen gauça hauc guciac eguin behar dirade, baina ezta oraino içanen fina. 7Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade içurriteac, eta gosseteac, eta lur ikaratzeac lekutic lekura. 8Baina hauc guciac dolore hatseac dirade.

9Orduan liuraturen çaituzte afflictionetara, eta hilen çaituzte, eta gende guciéz gaitz etsiac içanen çarete ene icenagatic. 10Eta orduan scandalizaturen dirade anhitz, eta batac bercea tradituren du, eta batac bercea gaitzetsiren du. 11Eta anhitz propheta falsu altchaturen dirade eta seducituren dute anhitz. 12Eta ceren multiplicaturen baita iniquitatea, hozturen da anhitzen charitatea. 13Baina norc perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da. 14Eta resumaco Euangelio haur predicaturen da mundu vniuersoan, natione guciey testimoniagetan: eta orduan ethorrico da fina.

15Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel prophetáz erran içan dena, leku sainduan dagoela (iracutzen duenac adi beça) 16Orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát: 17Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts deusen bere etchetic eramaitera: 18Eta landán datena, ezalbeiledi guibelerat itzul bere abillamenduén hartzera. 19Dohain-gaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan. 20Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän, ezeta Sabbath egunean. 21Ecen tribulatione handia orduan içanen da, nolacoric ezpaita içan munduarén hatsetic oraindrano, ez içanen. 22Eta baldin laburtu içan ezpalirade egun hec nehor salua ezlaite, baina elegituacgatic, egun hec laburturen dirade. 23Orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo han: ezalbeitzineçate sinhets. 24Ecen altchaturen dirade christ falsuac, eta propheta falsuac, eta eguinen duté signo handi eta miraculu: bay possible baliz, eleguituen-ere seducigarri. 25Huná, aitzinetic erran drauçuet. 26Beraz baldin nehorc erran badieçaçue, Hará, desertuan da, etzaiteztela ilki, Hará, gambratchoetan da: ezteçaçuela sinhets. 27Ecen hala nola chistmista ilkiten baita Orientetic, eta eracusten Occidenterano: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere. 28Ecen non-ere içanen baita sarrasquia, hara bilduren dirade arranoac-ere.

29Eta bertan egun hetaco tribulationearen ondoan, iguzquia ilhunduren da, eta eztu emanen ilharguiac bere erguia, eta içarrac eroriren dirade cerutic, eta ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade. 30Eta orduan aguerturen da guiçonaren Semearen signoa ceruän: eta orduan plaignituren dirade lurreco leinu guciac, eta ikussiren dute guiçonaren Semea datorquela ceruco hodeyetan bothere eta gloria handirequin. 31Eta igorriren ditu bere Aingueruäc trompetta soinu handirequin, eta bilduren dituzte haren elegituac laur haicetaric, ceruèn bazter batetic hayén berce bazterrererano.

32Bada ficotzétic ikas eçaçue comparationea, ia haren adarra ninicatzen denean eta hostatzen, badaquiçue vdá hurbil dela. 33Hala çuec-ere dacusquiçuenean gauça hauc guciac, albeitzinequite écen borthan hurbil datela. 34Eguiaz erraiten drauçuet, eztela iraganen mende haur, gauça hauc gucioc eguin daitezqueno. 35Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.

36Baina egun harçaz eta orenaz den becembatean, nehorc eztaqui, ez ceruètaco Aingueruèc-ere, ene Aitac berac baicen. 37Baina nola baitziraden Noeren egunac, hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere. 38Ecen hala nola dilubioaren aitzineco egunetan iaten baitzuten eta edaten, ezconcen baitziraden eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano. 39Eta ezpaitzeçaten eçagut dilubioa ethor cedino, eta guciac eraman citzaqueeno: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere. 40Orduan biga içanen dirade landán: bata recebituren da, eta bercea vtziren. 41Biguec ehoren dute errotán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.

42Veilla eçaçue bada, ecen eztaquiçue cer orduz çuen Iauna ethorteco den. 43Eta hura iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cein goait aldiz ohoina ethor leiten, veilla liroela, eta ezliroela bere etchea çulhatzera vtzi. 44Halacotz çuec-ere çaudete prest: ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.

45Eta cein da cerbitzari leyala eta çuhurra, nabussiac muthillén compainiaren gaineco eçarri duena, hæy demborán vitança deyençat? 46Dohatsu da cerbitzari hura bere nabussiac dathorrenean, hala eguiten eridenen duena. 47Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bere on gucién gaineco hura eçarriren duela. 48Bada baldin erran badeça cerbitzari gaichto harc bere bihotzean, Luçatzen du ene nabussiac ethortera: 49Eta has badadi cerbitzari lagunén cehatzen, eta iaten eta edaten hordiequin: 50Cerbitzari haren nabussia ethorriren da harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean: 51Eta bereciren du hura, eta hypocriten contuan eçarriren: han içanen da nigar eta hortz garrascots.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Matthew 23
Top of Page
Top of Page