Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Egun hartan berean Iesus etchetic ilkiric, iar cedin itsas costán.
2Eta bil cedin harengana gendetze anhitz, hambat non vnci batetara sarthuric iar baitzedin: eta gendetze gucia itsas costán cegoen. 3Eta erran cieçén anhitz gauça comparationez, cioela, Huná, ereillebat ilki cedin ereitera. 4Eta ereitean hacitic batzu eror citecen bide bazterrera: eta choriac ethorri içan dirade, eta iretsi vkan dituzte hec. 5Eta batzu erori içan dirade leku harriçuetara, non ezpaitzuten heuragui lurric: eta bertan ilki citecen, ceren ezpaitzuten lur barneric. 6Guero iguzquia goratu eta, erre içan dirade, eta ceren ezpaitzuten erroric, eyarthu içan dirade. 7Eta batzu erori içan dirade elhorri artera: eta handitu içan dirade elhorriac, eta itho vkan dituzte hec. 8Eta batzu erori içan dirade lur onera: eta fructu renda ceçaten, batac ehun, berceac hiruroguey, eta berceac hoguey eta hamar. 9Ençuteco beharriric duenac, ençun beça. 10Orduan hurbilduric discipuluéc erran cieçoten, Cergatic comparationez minço atzaye? 11Eta harc ihardesten çuela, erran ciecén, Ceren çuey eman baitzaiçue ceruètaco resumaco secretuén eçagutzea, baina hæy etzaye eman. 12Ecen norc-ere baitu, hari emanen çayó, eta hambatez guehiago vkanen du: baina norc-ere ezpaitu, hari duena-ere edequiren çayó. 13Halacotz comparationez minço natzaye: ceren dacussatelaric ezpaitute ikusten, eta ençuten dutelaric ezpaitute ençuten, ez aditzen. 14Hala complitzen da hetan Esaiasen prophetiá, ceinec baitio, Ençutez ençunen duçue, eta ez adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen. 15Ecen guicendua da populu hunen bihotza, eta beharriéz gogorqui ençun vkan duté, eta beguiac ertsi vkan dituzté: beguiez ikus, eta beharriéz ençun, eta bihotzaz adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan. 16Bada dohatsu dirade çuen beguiac, ecen ikusten duté: eta çuen beharriac, ecen ençuten duté. 17Ecen eguiaz erraiten drauçuet, anhitz Prophetac eta iustoc desiratu vkan dutela ikustera çuec ikusten dituçuen gaucén, eta ezpaitituzte ikussi: eta ençutera, ençuten dituçuen gaucén, eta ezpaitituzte ençun. 18Çuec bada ençuçue ereillearen comparationea. 19Noiz-ere nehorc ençuten baitu resuma hartaco hitza, eta ez aditzen, ethorten da Gaichto hura, eta harrapatzen du haren bihotzean erein cena: haur da bide bazterrean hacia recebitu duena. 20Eta leku harriçuetara hacia recebitu duena, haur da, hitza ençuten, eta hura bertan bozcariorequin recebitzen duena: 21Baina eztu erroric bere baithan, halacotz da iraute gutitaco: eta tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic heltzen denean, bertan scandalizatzen da. 22Eta elhorri artera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten duena, baina mundu hunetaco arthác, eta abrastassunezco enganioac ithotzen duté hitza, eta fructuric eztu eguiten. 23Baina lur onera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten eta aditzen duena, ceinec fructu ekarten baitu eta eguiten, batac ehun, eta berceac hiruroguey, eta berceac hoguey eta hamar. 24Berce comparationebat proposa ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá haci ona bere landán erein duen guiçonarequin. 25Baina guiçonac lo ceunçala, ethor cedin haren etsaya, eta erein ceçan hiraca, ogui artean: eta ioan cedin. 26Eta handitu cenean belharra, eta fructu eguin çuenean, orduan aguer cedin hiraca-ere. 27Orduan ethorriric aitafamiliaren cerbitzariéc erran cieçoten, Iauna, eztuc haci ona erein eure landan? nondic du beraz hiraca? 28Eta harc erran ciecén, Guiçon etsayac hori eguin du. Eta cerbitzariéc erran cieçoten, Nahi duc bada goacen eta bil deçagun hura? 29Eta harc erran ciecén, Ez: hiracaren biltzean oguia-ere idoqui ezteçaçuen harequin batean. 30Vtzitzaçue biac elkarrequin handitzera vzta-arterano: eta vzta demborán, erranen drauet biltzaley, Bil eçaçue lehenic hiracá, eta hers eçaçue açautoz erratzecotzat: baina oguia bil eçaçue ene granerera. 31Berce comparationebat proposa ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá, mustarda bihi guiçon batec harturic bere landán erein duenarequin. 32Cein baita haci gucietaco chipiena, baina handitu denean, berce belharrac baino handiago da: eta arbore bilhatzen da, hambat non ethorten baitirade ceruco choriac, eta ohatzeac eguiten baitituzte haren adarretan. 33Berce comparationebat erran ciecén, cioela , Comparatu da ceruètaco resumá altchagarriarequin, cein emazte batec harturic hirur neurri irinen barnean gorde vkan baitu, gucia altcha dadin arterano. 34Gauça hauc guciac erran cietzén Iesusec comparationez gendetzey, eta comparatione gabe etzayen minçatzen. 35Compli ledinçát Prophetáz erran içan dena, cioela, Irequiren dut comparationez neure ahoa: declaraturen ditut munduaren fundatzetic gorderic egon içan diraden gauçác. 36Orduan vtziric populua ethor cedin etchera Iesus: eta ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Declara ieçaguc landaco hiracaren comparationea. 37Eta harc ihardesten çuela érran ciecén, Haci ona ereiten duena da guiçonaren Semea. 38Eta landá da mundua: eta haci ona, resumaco haourrac dirade: eta hiracá, Gaichtoaren haourrac dirade: 39Eta hura erein duen etsaya, da deabrua: eta vztá, munduaren fina da: eta vzta biltzaleac, Aingueruäc dirade. 40Bada hala nola biltzen baitute hiracá, eta suan erratzen, hala içanen da mundu hunen finean. 41Igorriren ditu guiçonaren Semeac bere Aingueruäc, eta bilduren dituzte haren resumatic scandalo guciac, eta iniquitate eguiten dutenac. 42Eta egotziren dituzte labe daichecanera: han içanen da nigar eta hortz garrascots. 43Orduan iustoéc arguituren duqueite iguzquiac beçala, bere Aitaren resumán. Ençuteco beharriric duenac ençun beça. 44Berriz comparatu da ceruètaco resumá thesaur landa batetan gorderic dagoenarequin, hura eridenic guiçon batec estali vkan du: eta harçazco bozcarióz ioaiten da, eta duen gucia saltzen du, eta landa hura erosten. 45Berriz comparatu da ceruètaco resumá guiçon marchant perla ederrén bilha dabilanarequin 46Ceinec precio handitaco perlabat eriden çuenean, ioanic sal baitzeçan çuen gucia, eta eros baitzeçan hura. 47Berriz comparatu da ceruètaco resumá sare itsassora egotzi batequin, eta gauça mota gucietaric biltzen duenarequin: 48Cein bethe içan cenean idoqui baitzeçaten vr ezpondara: eta iarriric bil citzaten onac vncietara, eta gaichtoac camporát iraitz citzaten. 49Hala içanen da munduaren finean: ethorriren dirade Aingueruäc, eta separaturen dituqueizte gaichtoac iustoén artetic. 50Eta egotziren dituqueizte labe daichecanera: han içanen da nigar eta hortz garrascots. 51Erraiten draue Iesusec, Aditu dituçue gauça hauc guciac? Diotsate, Bay Iauna. 52Eta harc erran ciecén, Halacotz Scriba ceruètaco resumán iracatsia den gucia, comparatu da cembeit aitafamilia bere thesauretic gauça berriric eta çaharric idoquiten duen batequin. 53Eta guertha cedin comparatione hauc acabatu cituenean, Iesus iragan baitzedin handic. 54Eta ethorri cenean bere herrira, iracasten cituen hec berén synagoguetan: hámbat non spantatuac baitzeuden, eta erraiten baitzuten, Nondic huni sapientia haur eta verthuteac? 55Ezta haur charpanter-seme? ezta horren ama Maria deitzen, eta horren anayeac Iacques eta Ioses eta Simon eta Iuda? 56Eta horren arrebác eztirade guciac gu baithan? nondic bada huni gauça hauc gucioc? 57Eta scandalizatzen ciraden hartan. Eta Iesusec erran ciecén, Ezta Prophetaric ohore gabe bere herrian eta bere etchean baicen. 58Eta etzeçan eguin han verthute anhitzic, hayén incredulitatearen causaz. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |