Euangelioa S. Mattheuen araura.  12
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Dembora hartan ioaiten cen Iesus ereincetan gaindi Sabbath egun batez: eta haren discipuluac ciraden gosse, eta has citecen buruca idoquiten, eta iaten. 2Eta Phariseuec ikussiric erran cieçoten, Horrá, hire discipuluéc eguiten dié Sabbathoan eguin sori eztena. 3Baina harc erran ciecén, Eztuçue iracurri Dauid-ec gossez eguin çuena eta harequin ciradenec? 4Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean, eta propositionezco oguiac ian cituen: hetaric iatea ez haren, ez harequin ciradenén, Sacrificadorén baicen sori etzelaric? 5Edo eztuçue iracurri Leguean, nola Sabbath egunetan Sacrificadoréc templean Sabbath eguna hausten dutén, eta hoguen-gabe diraden? 6Bada erraiten drauçuet, ecen templea baino handiagobat hemen dela. 7Eta baldin bacinaquite cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio, etzintuquezten condemnatu hoguen-gabeac.

8Ecen Sabbathoaren-ere Iaun da guiçonaren Semea.

9Eta handic partituric hayén synagogara ethor cedin. 10Eta huná, cen han guiçombat escua eyhar çuenic: eta interroga ceçaten, ciotela, Sori da Sabbath egunean sendatzea? haur cioiten, hura accusa leçatençat. 11Eta harc erran ciecén, Nor içanen da çuetaric guiçona, ardibat duenic: eta, baldin hura Sabbathoan lecera eror badadi, harturen eta altchaturen eztuena? 12Eta cembatez da guiçona ardia baino guehiago? Beraz sori da Sabbathoetan vngui eguitea. 13Orduan diotsó guiçon hari, Heda eçac eure escua. Eta heda ceçan, eta bercea beçain senda cedin. 14Eta Phariseuéc ilkiric har ceçaten conseillu, haren contra, nolatan hura hil leçaqueten.

15Baina Iesusec hori eçaguturic leku eguin ceçan handic: eta iarreiqui cequión gendalde handia, eta hec guciac senda citzan. 16Eta mehatchurequin debeta citzan ezleçaten manifesta. 17Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela,

18Huná, ene cerbitzari elegitu dudana, ene maitea, ceinetan hartzen baitu bere atseguin ona ene arimác: eçarriren dut neure Spiritua haren gainean, eta iugemendu Gentiley predicaturen draue.

19Eztu iharduquiren, ezeta oihuric eguinen, eta nehorc eztu carriquetan haren voza ençunen.

20Canabera çarthatua eztu chehaturen, eta kea darión lihoa eztu iraunguiren: iugemendua victoriatan ilki eraci diroeno.

21Eta haren icenean Gentiléc sperança vkanen dute.

22Orduan presentatu içan çayó demoniatu itsu eta mutubat: eta senda ceçan hura, halaco maneraz non itsu eta mutu cena minço baitzen eta ikusten baitzuen. 23Eta spanta cedin populu gucia, eta erraiten çuen, Ezta haur Dauid-en semea? 24Baina Phariseuéc hori ençunic, erraiten çuten: Hunec eztitu deabruac campora egoizten Beelzebub deabruén princearen partez baicen.

25Baina Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguinen da: eta bere contra partitua den hiric edo etchec, eztu iraunen. 26Eta baldin Satanec Satan campora egoizten badu, bere contra partitua da: nolatan beraz iraunen du haren resumác? 27Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? Halacotz hec çuen iuge içanen dirade. 28Baina baldin nic Iaincoaren Spirituaz campora egoizten baditut deabruac, beraz ethorri da çuetara Iaincoaren resumá. 29Ezpa nolatan nehor sar ahal daite borthitz baten etchera, eta haren ostillamendua pilla, baldin lehen esteca ezpadeça borthitza? eta orduan haren etchea pillaturen duque.

30Enequin eztena ene contra da, eta enequin biltzen ari eztena barreyatzen ari da.

31Halacotz erraiten drauçuet, bekatu eta blasphemio gucia barkaturen çaye guiçoney: baina Spirituaren contretaco blasphemioa barkaturen etzaye guiçoney. 32Eta nor-ere minçaturen baita guiçonaren Semearen contra, barkaturen çayo hari: baina nor-ere minçaturen baita Spiritu sainduaren contra, etzayo barkaturen hari ez secula hunetan, ez ethorteco denean:

33Edo eguiçue arbore ona, eta haren fructua on: edo eguiçue arbore vstela, eta haren fructua vstel: ecen fructutic arborea eçagutzen da. 34Viperén castá, nolatan vngui minça ahal çaitezquete gaichto çaretelaric? ecen bihotzeco abundantiatic ahoa minço da. 35Guiçon onac bihotzeco thesaur onetic idoquiten ditu gauça onac : eta guiçon gaichtoac thesaur gaichtotic idoquiten ditu gauça gaichtoac. 36Baina badiotsuet, eçen guiçonéc erran duqueiten hitz alfer guciaz, contu rendaturen dutela iudicioco egunean. 37Ecen eure hitzetaric iustificaturen aiz, eta eure hitzetaric condemnaturen aiz.

38Orduan ihardets ceçaten Scribetaric eta Phariseuetaric batzuc, cioitela, Magistruá, nahi guendiquec hireganic cembeit signo ikussi. 39Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Natione gaichtoa eta adulteroa signo esquez dago: baina signoric etzayo emanen, Ionas prophetaren signoa baicen. 40Ecen hala nola Ionas balenaren sabelean hirur egun eta hirur gau içan baitzén: hala içanen da guiçonaren Semea lurraren bihotzean, hirur egun eta hirur gau. 41Niniuaco guiçonac iaiquiren dirade iudicioan natione hunequin, eta condemnaturen dute haur: ceren hec emendatu baitziraden Ionasen predicationera, eta huna, Ionas bainoagoa hemen. 42Egu-erdico reguiná iaiquiren da iudicioan natione hunequin, eta harc condemnaturen du haur: ceren ethor baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren ençutera, eta huná, Salomon bainoagoa hemen.

43Bada spiritu satsua ilki denean guiçonaganic, leku leihorréz dabila, paussu bilha, eta eztu erideiten. 44Orduan erraiten du, Itzuliren naiz neure ilki naicen etchera. Eta ethorri denean, erideiten du hutsa, escobaturic eta appainduric. 45Orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berequin berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac, eta sarthuric habitatzen dirade han, eta guiçon haren fina hatsea baino gaichtoago da: hala natione gaichto huni-ere helduren çayó.

46Eta hura oraino populuari minço çayola, huná, haren ama eta anayeac ceuden lekorean, harequin minçatu nahiz. 47Eta cembeitec erran cieçón, Hará, hire ama eta hire anayeac lekorean diaudec, hirequin minçatu nahiz. 48Baina harc ihardesten çuela erran cieçón hura erran cionari, Nor da ene ama, eta nor dirade ene anayeac? 49Eta hedaturic bere escua bere discipuluén gainera, erran ceçan, Huná ene ama eta ene anayeac. 50Ecen norc-ere eguinen baitu ene Aita ceruètan denaren vorondatea, hura da ene anaye, eta arreba, eta ama.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Matthew 11
Top of Page
Top of Page