1 Corinthianoetara. 6
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Hauçu da çuetaric cembeit, eguitecoric duenean berce baten contra, iugemendutara ioaitera iniustoén aitzinera, eta ez sainduén aitzinera? 2Eztaquiçue ecen sainduéc mundua iugeaturen dutela? eta baldin çueçaz mundua iugeaturen bada, indigne çarete gauça chipienén iugeatzeco? 3Eztaquiçue ecen Aingueruäc iugeaturen ditugula? cembatez areago vicitze hunetaco gauçac? 4Halacotz bada baldin vicitze hunetaco gaucéz gorteac badituçue, Eliçán estima chipitacoen diradenac eçar itzaçue iar-lekuan. 5Çuen ahalquetan, haur erraiten drauçuet. Horrela da çuen artean çuhurric eztén, ez are bat, bere anayén artean iugea ahal deçaquenic? 6Baina anayeac anayearen contra auci du, eta are infidelén aitzinean.

7Ia segur guciz falta da çuetan, ceren auci baituçue ceurón artean: ceren eztuçue lehen iniuria suffritzen? ceren eztuçue lehen calte recebitzen? 8Baina çuec iniuria eguiten duçue eta calte: eta are anayey.

9Ala eztaquiçue ecen iniustoéc eztutela Iaincoaren resumá heretaturen? 10Etzaiteztela engana, ez paillartéc, ez idolatréc, ez adulteroéc, ez malguèc, ez bugréc, ez ohoinéc, ez auaritiosoéc, ez hordiéc, ez gaitzerrailéc, ez harrapariéc, eztute Iaincoaren resumá heretaturen. 11Eta halaco gauça cinetén batzu: baina ikuci çarete, baina sanctificatu çarete, baina iustificatu çarete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz.

12Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina ni eznaiz deusen botherearen suiectioneraco. 13Viandác sabelaren, eta sabela viandén: baina Iaincoac haur eta hec deseguinen ditu: baina gorputza ezta paillardiçataco, baina Iaunarendaco, eta Iauna gorputzarendaco. 14Eta Iaincoac gure Iauna-ere resuscitatu du, eta gu-ere resuscitaturen gaitu bere bothereaz. 15Eztaquiçue ecen çuen gorputzac Christen membro diradela? edequiric beraz Christen membroac paillarda baten membro eguinen ditut? Guertha eztadila. 16Ala eztaquiçue ecen paillarda bati iunctatzen çayona, gorputzbat harequin eguiten dela? Ecen eguinen dirade, dio, biga haraguibat. 17Baina Iaunari iunctatzen çayona, spiritubat da. 18Ihes eguioçue paillardiçari: ecen guiçonac daguian bekatu gucia gorputzetic campoan da, baina paillardiça eguiten duenac, bere gorputz proprira bekatu eguiten du. 19Ala eztaquiçue ecen çuen gorputza temple dela çuetan den Spiritu sainduaren, cein baituçue Iaincoaganic, eta etzaretela ceuron buruèn? 20Ecen erossiac çarete precioz: glorifica eçaçue bada Iaincoa çuen gorputzean, eta çuen spirituan, cein baitirade Iaincoarenac.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

1 Corinthians 5
Top of Page
Top of Page