Euangelioa S. Marc-en araura. 12
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Guero has cequién comparationez erraiten, Mahastibat landa ceçan guiçon-batec, eta ingura ceçan hessiz, eta eguin ceçan hobibat lacotaco, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey, eta camporat ioan cedin. 2Eta igor ceçan laborarietara sasoinean cerbitzaria, laborarietaric recebi leçançát mahastico fructutic. 3Baina hec hura harturic çaurt ceçaten, eta igor ceçaten hutsic. 4Eta berriz igor ceçan hetara berce cerbitzaribat eta harri vkaldiz hauts cieçoten buruä, eta igor ceçaten desonestqui tractaturic. 5Eta berriz bercebat igor ciecén, eta hura hil ceçaten: eta anhitz berceric, batzu cehatzen eta berceac hiltzen cituztela. 6Oraino bada bere seme maitebat vkan eta, hura-ere igorri vkan du hetara azquenic, cioela, Ahalque içanen dirade ene semearen. 7Baina laborari hec erran ceçaten bere artean, Haur da primua: çatozte hil deçagun haur, eta gure içanen da heretagea. 8Eta harturic hura hil ceçaten, eta iraitz ceçaten mahastitic campora. 9Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri.

10Eta Scriptura haur-ere eztuçue iracurri? Edificaçaléc arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin içan da:

11Iaunaz eguin içan da haur, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean?

12Ayher ciraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ciraden: ecen eçagutu çuten hayén contra comparatione haur erran çuela: eta hura vtziric ioan citecen.

13Guero igor citzaten harengana Phariseuetaric eta Herodianoetaric batzu, hura hatzaman leçatençát hitzean. 14Eta hec ethorriric diotsate, Magistruá, bacequiagu ecen eguiati aicela, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara beha, baina eguiazqui Iaincoaren bidea iracasten duc: Bidezco da tributaren Cesari emaitea, ala ez? emanen dugu, ala eztugu emanen? 15Eta harc, eçaguturic hayén hypocrisiá, erran ciecén, Cergatic tentatzen nauçue? ekardaçue dinerobat, ikus deçadançat. 16Eta hec presenta cieçoten: orduan dioste, Norena da imagina haur eta scribua? Eta hec erran cieçoten, Cesarena. 17Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Renda ietzoçue Cesarenac Cesari: eta Iaincoarenac Iaincoari. Eta mirets ceçaten haren gainean.

18Orduan ethor citecen harengana Sadduceuac, ceinéc erraiten baitute eztela resurrectioneric, eta interroga ceçaten, cioitela, 19Magistruá, Moysesec scribatu vkan diraucuc, baldin cembeiten anayea hil bada, eta vtzi badu emaztea, eta haourric vtzi ezpadu, har deçan haren anayac haren emaztea, eta eguin dieçón leinu bere anayeri. 20Cituán bada çazpi anaye: eta lehenac har cieçán emazte, eta hiltzean etzieçán leinuric vtzi. 21Eta bigarrenac har cieçán hura, eta hil ciedián, eta harc-ere etzieçán leinuric vtzi: eta hirurgarrenac halaber. 22Eta har cieçateán hura çazpiéc, eta leinuric etzieçateán vtzi: gucietaco azquenenic hil ciedián emaztea-ere. 23Resurrectionean bada, resuscitatu diratenean hetaric ceinen emazte içanen da? Ecen çazpiéc hura emazte vkan dié. 24Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eztuçue halacotz huts eguiten ceren ezpaitaquizquiçue Scripturác, ezeta Iaincoaren verthutea? 25Ecen hiletaric resuscitatu diratenean, eztu nehorc emazteric harturen, ez emanen ezconçaz: baina içanen dirade ceruètaco Aingueruäc beçala. 26Eta hiléz den becembatean, ecen resuscitatzen diradela, eztuçue iracurri Moysesen liburuan, nola berroan hari minçatu içan çayón Iaincoa, cioela, Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa? 27Ezta hilén Iaincoa, baina vicién Iaincoa: çuec beraz haguitz enganatzen çarete.

28Eta ethor cedin Scribetaric cembeit, hec disputatzen ençunic, eta ikussiric ecen vngui ihardetsi cerauela, harc interroga ceçan, Cein da manamendu gucietaco lehena? 29Eta Iesusec ihardets cieçón. Manamendu gucietaco lehena duc, Behadi Israel, gure Iainco Iauna, Iaun bakoitzbat duc. 30Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua. 31Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc. 32Orduan erran cieçón Scriba harc, Vngui, Magistruá, eguiazqui erran duc, ecen Iaincobat dela eta harçaz berceric eztela: 33Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz, eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buruä beçala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac. 34Eta Iesusec ikussi çuenean ecen harc çuhurqui ihardetsi çuela, erran cieçón, Ezaiz vrrun Iaincoaren resumatic. Eta nehor guehiagoric etzayón ausart interrogatzera.

35Eta ihardesten çuela Iesusec erraiten çuen, templean iracasten ari cela, Nola dioite Scribéc ecen Christ Dauid-en seme dela?

36Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella.

37Beraz Dauid-ec berac deitzen du hura Iaun: nondic da beraz haren seme? Eta gendetze anhitzec ençuten çuen hura gogotic.

38Eta erraiten cerauen bere doctrinán, Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta salutationey merkatuetan on dariztenetaric, 39Eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan: 40Iresten dituztela ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hauc recebituren duté condemnatione handiagoa.

41Eta Iesusec truncoaren aurkán iarriric cegoela, gogoatzen çuen nola populuac diru emaiten çuen truncora, eta anhitz abratsec emaiten çutén anhitz. 42Eta ethorriric emazte alhargun paubre batec eman citzan bi peça chipi, baitziraden quadrantbat. 43Orduan bere discipuluac beregana deithuric erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen alhargun paubre hunec guehiago eman duela ecen ez truncora eman duten guciéc. 44Ecen guciéc soberaturic çutenetic eman vkan duté, baina hunec eman du bere paubreciatic çuen gucia bayeta, bere sustantia gucia.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Mark 11
Top of Page
Top of Page