Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Gommendatzen drauçuet bada gure arreba Phebe, Cenchreco Eliçaren nescato dena:
2Hura gure Iaunean recebi deçaçuençát sainduey dagoten beçala, eta assisti çaquizquioten çuen behar içanen den gauça gucietan: ecen hura anhitzen ostatessa içan da, eta neurorren-ere. 3Salutaitzaçue Priscilla eta Aquila, ene aiutariac Iesus Christ Iaunean. 4Ceinéc ene viciagatic bere leppoac susmettitu baitituzté: hæy eztrauztet nic neurorrec esquerrac emaiten, baina Gentilén Eliça guciéc-ere bay. 5Saluta eçaçue hayén etchean den Eliçá-ere Saluta eçaçue Epenet ene maitea, cein baita Achaiaco primitiá Christean. 6Saluta eçaçue Maria guregana anhitz trabaillatua. 7Salutaitzaçue Andronic eta Iunia ene lehen gussuac, eta ene presonerquideac, Apostoluén artean notable diradenac, eta ni baino lehen içan diradenac Christean. 8Saluta eçaçue Amplia ene maitea gure Iaunean. 9Saluta eçaçue Vrban, gure aiutaria Christean eta Stachys ene maitea. 10Saluta eçaçue Apelles, Christean approbatua. Salutaitzaçue Aristobulorenecoac. 11Saluta eçaçue Herodion ene lehen gussua. Salutaitzacue Narcisse baithaco gure Iaunean diradenac. 12Salutaitzaçue Tryphena eta Tryphosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenac. Saluta eçaçue Persida, nic maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean. 13Saluta eçaçue Rufo berecia gure Iaunean, bayeta haren eta ene ama. 14Salutaitzaçue Asyncrito, Phlegon, Hermas, Patrobas, Hermes, eta hequin diraden anayeac. 15Salutaitzaçue Philologo, eta Iulia, Nereo, eta haren arrebá, eta Olympa, eta hequin diraden saindu guciac. 16Saluta eçaçue elkar pot eguite saindu batez Christen Elicéc salutatzen çaituztez. 17Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric. 18Ecen halacoéc Iesus Christ gure Iauna eztuté cerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzcoz simplén bihotzac seducitzen dituzté. 19Ecen çuen obedientiá batbederaz eçagutua da: Aleguera naiz bada çueçaz den becembatean: baina nahi dut çuhur çareten onean eta simple gaitzean. 20Eta baquezco Iaincoac deseguinen du Satan çuen oinén azpian sarri. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela, çuequin. Amen. 21Salutatzen çaituztez Timotheo ene aiutariac, eta Lucioc, eta Iasonec, eta Sosipaterec ene lehen gussuéc. 22Salutatzen çaituztét gure Iaunean nic Tertiusec, epistola haur scribatu dudanac. 23Salutatzen çaituztez Gaius-ec, ene eta Eliça guciaren ostatuac. Salutatzen çaituztez Eraste hirico procuradoreac, eta Quart anayeac. 24Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen. 25Bada çuec confirma ahal çaitzaqueztenari, ene Euangelioaren eta Iesus Christen predicationearen araura, hambat demboraz gueroztic mysterio estaliric egon den reuelationearen araura: 26Baina, oráin manifestatu denaren, eta Propheten Scripturéz Iainco eternalaren manuz fedearen obedientiatan natione gucietan declaratu denaren araura: 27Iaincoari, bada, çuhur bakoitzari dela gloria Iesus Christez eternalqui. Amen. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |