2 Corinthianoetara. 11
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Ainençaçue supporta appurbat neure erhogoán, baina aitzitic supporta neçaçue. 2Ecen ielossi naiz çueçaz Iaincoaren ielosgoaz: ecen preparatu cerauzquiotet senhar bati (virgina castabat beçala) Christi, presenta çaitzatedançát: 3Baina beldur naiz nolazpait, nola sugueac Eua seducitu vkan baitu bere fineciaz, hala çuen pensamenduac-ere corrumpi eztitecen Christean den simplicitatetic. 4Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lieçaçuenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacinduté recebitu eztuçuenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztuçuenic, hura vngui paira cineçaquete. 5Ecen badaritzat eznaicela deusetan Apostolu excellentenac baino mendreago içan. 6Eta baldin idiot banaiz-ere minçoan, ez ordea eçagutzean: aitzitic guciz gauça gucietan manifestatu içan gara çuetara.

7Ala falta eguin dut neure buruären beheratzean, çuec altcha cindeiztençat? eta ceren dohainic Iaincoaren Euangelioa predicatu baitrauçuet? 8Berce Eliçác billuci vkan ditut, hetaric sari hartuz, çuec cerbitza cinçatedançát. 9Eta çuequin nincenean, eta beharra nuenean eznaiz nagui içan eguitecoan nehoren caltetan: ecen ni falta nincena supplitu vkan dute Macedoniaric ethorri içan ciraden anayéc, eta beguiratu içan naiz eta beguiraturen deusetan-ere çuen carga içatetic. 10Christen eguiá da nitan, ecen gloriatze haur eztela boçaturen enetzat Achaiaco regionétan. 11Cergatic? ala ceren çuey on eztaritzuedan? Iaincoac badaqui.

12Baina eguiten dudana eguinen-ere badut: occasione bilha dabiltzaney occasionea trenca diecedançát: gloriatzen diraden gauçán gu bay beçalaco eriden ditecençat. 13Ecen halaco apostolu falsuac, obrari sotil dirade, Christen Apostolutara transformaturic. 14Eta ezta miresteco, ecen Satan bera-ere transformatzen da arguico Ainguerutara. 15Ezta beraz gauça handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: ceinén fina hayen obrén araura içanen baita.

16Berriz diot, nehorc ezteçan estima erhoa naicela: ezpere erho anço-ere recebi neçaçue, ni-ere appurbat gloria nadinçát. 17Erraiten dudana, eztut Iaunaren arauez erraiten, baina erhogoaz beçala, gloriatzeco segurança hunetan. 18Haraguiaren arauez anhitz gloriatzen diradenaz gueroz, ni-ere gloriaturen naiz. 19Ecen gogotic suffritzen dituçue erhoac, çuhur çaretelaric. 20Ecen suffritzen duçue baldin nehorc suiectionetan eçarten baçaituztez, baldin nehorc iresten baçaituztez, baldin nehorc çuena edequiten badrauçue, baldin nehor gaineancen bada, baldin nehorc beguithartean ioiten baçaituztez. 21Desohoreren araura diot, gu indar gabe içan baguinade beçala, aitzitic certan-ere nehor hardit baina (erhoqui minço naiz) hardit naiz ni-ere. 22Hebraico dirade? ni-ere: Israeltar dirade? ni-ere: Abrahamen haci dirade? ni-ere: 23Christen ministre dirade? (erho anço minço naiz) areago ni: nequetan, guehiago: çauritan hec baino guehiago: presoindeguitan, guehiago: heriotan, anhitz aldiz. 24Iuduetaric recebitu vkan dut borz aldiz berrogueirá colpe, bat guti aldian. 25Hiruretan cihorrez açotatu içan naiz, behin lapidatu içan naiz: hiruretan naufragio eguin vkan dut: gau eta egun itsas hundarrean içan naiz. 26Bidetan anhitz aldiz, fluuioén periletan, gaichtaguinén periletan, neure nationecoetaric periletan, Gentiletaric periletan, hirian periletan, desertuan periletan, itsassoan periletan, anaye falsuén artean periletan. 27Trabaillutan eta nequetan, veillatzetan maiz, gossetan eta egarritan, barurétan maiz, hotzean eta billuci içatean. 28Campotico gauçác daudela bada egun oroz assetiatzen nauenic, cein baita, Eliça guciéz dudan arthá, 29Nor affligitzen da, eta ni eznaicén affligitzen? nor scandalizatzen da, eta ni eznaicen erratzen?

30Baldin gloriatu behar bada, neure infirmitatezco gaucéz gloriaturen naiz. 31Iaincoac, cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita seculacotz benedicatua, badaqui ecen eztiodala gueçurric. 32Damaseco hirian regue Aretasen icenean cen gobernadoreac, eçarri vkan çuen goaita Damasecoen hirian, ni hatzaman nahiz. 33Baina leiho batetaric sasquian erautsi içan nencen murrutic: eta halatan haren escuey itzur. nenguién.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

2 Corinthians 10
Top of Page
Top of Page