Romanoetara. 2
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Halacotz excusa gabe aiz o guiçoná, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buruä condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gauça bérac eguiten dituála. 2Eta badaquigu ecen Iaincoaren iugemendua eguiaren araura dela halaco gauçác eguiten dituztenén gainean. 3Eta vste duc, o guiçon halaco gauçac eguiten dituztenac iugeatzen dituaná, eta eurorrec hec eguiten, ecen hi itzuriren atzayola Iaincoaren iugemenduari? 4Ala haren benignitatearen eta patientiaren eta iguriquite lucearen abrastassuna menospreciatzen duc: eçagutzen eztualaric ecen Iaincoaren benignitateac emendamendutara deitzen auèla ? 5Baina eure gogortassunaren eta bihotz vrriquimendu gabearen araura, hiraz thesaur eguiten draucac eure buruäri hiraren eta Iaincoaren iugemendu iustoaren declarationeco egunecotzat. 6Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obrén araura: 7Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala: 8Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira. 9Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere. 10Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere. 11Ecen ezta personén acceptioneric Iaincoa baithan.

12Ecen Leguea gabe bekatu eguin duten guciac, Leguea gabe galduren-ere dirade: eta Leguean bekatu eguin duten guciac, Legueaz iugeaturen dirade. 13(Ecen eztirade Leguea ençuten dutenac iusto Iaincoa baithan: baina Leguea eguiten dutenac iustificaturen dirade. 14Ecen ikussiric ecen Gentiléc Leguea eztutelaric, naturalqui Legueari dagozcan gauçác eguiten dituztela, hec Leguea eztutelaric, bere buruençát berac dirade Legue: 15Ceinéc eracusten baituté Leguearen obrá scribatua bere bihotzetan, berén conscientiác halaber testimoniage rendatzen drauelaric, eta hayén pensamenduéc elkar accusatzen dutelaric, edo excusatzen-ere.) 16Iaincoac guiçonén secretuac iugeaturen dituen egunean, ene Euangelioaren araura, Iesus Christez.

17Huná, hi icen goiticoz deitzen aiz Iudu, eta reposatzen aiz Leguean, eta gloriatzen aiz Iainco Iaunean. 18Eta eçagutzen duc haren vorondatea, eta badaquic contrario denaren beretzen, Legueaz instruitu içanic. 19Eta fida aiz itsuén guidari aicela, ilhumbean diradenén argui, 20Ignorantén instruiçale, haourrén iracasle, ceren baituc eçagutzearen eta eguiaren formá Leguean. 21Hic bada bercea iracasten duanorrec, eure buruä eztuc iracasten: predicatzen baituc eztela ebatsi behar, ebaisten duc: 22Erraiten baituc eztela adulterioric iauqui behar, adulterio iauquiten duc: idolác abominationetan baitadutzac, eurorrec sacrilegio eguiten duc. 23Eta Leguean gloriatzen baitaiz, Leguea hautsiz Iaincoa desohoratzen duc. 24Ecen Iaincoaren icena çuen causaz blasphematzen da Gentilén artean: scribatua den beçala.

25Ecen eguia duc, circoncisionea probetchable dela, baldin Leguea beguira badeçac: baina baldin Leguearen hautsle bahaiz, hire circoncisionea preputio bilhatzen duc. 26Bada baldin preputioac Leguearen ordenançác beguira baditza, haren preputioa ezta circoncisionetan estimaturen? 27Eta naturaz den preputioac baldin Leguea beguira badeça, ezau iugeaturen hi, letraz eta circoncisionez Leguearen hautsle aicenor? 28Ecen ezta hura Iudu, gainetic dena: ezeta gainetic haraguian eguiten dena circoncisione. 29Baina hura da Iudu, barnetic dena: eta circoncisionea da, bihotzetic dena, spirituan ez letrán: cein Iuduren laudorioa ezpaitatorque guiçonetaric baina Iaincoaganic.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Romans 1
Top of Page
Top of Page