Euangelioa S. Mattheuen araura.  20
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Ecen, comparatu da ceruètaco resumá aitafamilia batequin, cein ilki içan baita arguiaren beguian languile alocatzera bere mahasticotzat. 2Eta languilequin accordaturic dinero batetan eguneco, igor citzan bere mahastira. 3Eta ilkiric hirur orenén inguruän, ikus citzan berce alfer ceuden batzu plaçán. 4Eta erran ciecén, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena emanen drauçuet. 5Eta hec ioan citecen. Berriz ilkiric sey eta bedratzi orenén inguruän, eguin ceçan molde berean. 6Eta hameca orenen inguruän ilkiric, eriden citzan berce alfer ceuden batzu, eta dioste, Cergatic hemen çaudete egun gucian alfer? 7Diotsate, Ceren nehorc ezpaiquaitu alocatu. Dioste, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena recebituren duçue.

8Eta arrastu cenean, erran cieçón mahasti iabeac bere recebidoreari. Dei itzac languileac, eta paga iecéc alocairuä, hassiric azquenetaric lehenetarano. 9Eta ethorri ciradenean hameca orenen inguruän alocatuac recebi ceçaten dinero bana. 10Eta ethorriric lehenéc-ere, vste vkan dute guehiago recebituren çutela: baina recebi ceçaten hec-ere dinero baná. 11Eta recebitu çutenean, murmuratzen çuten aitafamiliaren contra, 12Cioitela, Azquen hauc orembat eguin dié lanean, eta gure bardin eguin dituc, ekarri baitugu egunaren cargá, eta beroa. 13Eta harc ihardesten çuela hetaric bati erran cieçón, Adisquideá, eztrauät hiri bidegaberic eguiten: ez aiz dinero batetan enequin accordatu? 14Har eçac hire dena, eta habil: baina nahi diarocat azquen huni eman, hiri bay becembat. 15Ala eznaiz haiçu nahi dudanaren eguitera neure onéz? ala hire beguia gaichto da, ceren ni on bainaiz? 16Hala içanen dirade azquenac, lehen: eta lehenac, azquen: ecen anhitz dirade deithuac, baina guti elegituac.

17Eta Iesusec Ierusalemera igaitean, har citzan hamabi discipuluac appart bidean, eta erran ciecén, 18Huná, igaiten gara Ierusalemera, eta guiçonaren Semea liuraturen çaye Sacrificadore principaley eta Scribey, eta hura condemnaturen dute hiltzera: 19Eta hura dute liuraturen Gentiley, escarnia, eta açota, eta crucifica deçatençat: baina hereneco egunean resuscitaturen da.

20Orduan ethor cedin harengana Zebedeoren semen amá bere semequin, gurtzen, eta cerbait escatzen çayola. 21Eta harc erran cieçón, Cer nahi dun? Diotsó, Ordena eçac iar ditecen ene bi seme hauc, bata hire escuinean, eta bercea ezquerrean, hire resumán. 22Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edateco dudan copa? Eta batheya ahal çaitezquete ni batheyaturen naicen baptismoaz? Diotsote, Bay. 23Orduan dioste, Ene copá edanen baduçue, eta ni batheyaturen naicén baptismoaz batheyaturen baçarete: baina ene escuinean edo ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye ene Aitaz appainduric dauèney.

24Eta hura ençunic berce hamarrac bekaitz citecen bi anayéz. 25Iesusec bada hec beregana deithuric, dio, Badaquiçue ecen nationetaco princiéc seignoriatzen dutela hayen gainean: eta handiéc authoritatez vsatzen dutela hayén gaynean. 26Ordea ezta hala içanen çuen artean: baina nor-ere handi nahi içanen baita çuen artean, biz çuen muthil: 27Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean lehen içan, biz çuen cerbitzari. 28Hala nola guiçonaren Semea ezpaita ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren rançoinetan anhitzengatic emaitera.

29Eta hec Iericotic partitzen ciradela, gendetze handi iarreiqui cequión. 30Eta huná, bi itsu bide bazterrean ceudenec, ençunic ecen Iesus iragaiten cela, oihu eguin ceçaten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná. 31Eta gendetzeac mehatchatzen cituen hec ichil litecençát, baina hec oihu guehiago eguiten çuten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná. 32Eta gueldituric Iesusec dei citzan, eta erran ceçan, Cer nahi duçue daguiçuedan? 33Diotsote, Iauna, gure beguiac irequi ditecen. 34Eta compassione harturic Iesusec hunqui citzan hayén beguiac: eta bertan ikustea recebi ceçaten hayén beguiéc, eta hari iarreiqui cequizquión.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Matthew 19
Top of Page
Top of Page