Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Eta baciraden batzu dembora hartan berean hari contatzen ceraucatenic Galileanoéz, ceinén odola Pilatec nahassi vkan baitzuen hayén sacrificioequin.
2Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Vste duçue ecen Galileano hauc berce Galileano guciac baino bekatoreago ciradela, ceren halaco gauçác suffritu baitituzte?
3Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte guciac halaber galduren çarete.
4Ezpa, Siloeco dorreac gainera eroriric hil vkan cituen hemeçortzi hec, vste duçue Ierusalemeco habitant guciac baino hoguendunago ciradela?
5Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte, guciac halaber galduren çarete. 6Erraiten çuen comparatione haur-ere, ficotzebat çuen edocein-batec landatua bere mahastian: eta fructu bilha ethor cedin hartara: eta etzeçan eriden. 7Eta erran cieçón mahasti çainari, Huná, hirur vrthe dic ethorten naicela fructu bilha ficotze hunetara, eta eztiat erideiten: picca eçac: certaco lurra-ere empatchatzen du? 8Eta harc ihardesten çuela erran cieçón, Iauna, vtzi eçac are vrthe hunetan, inguru aitzurtu duquedano, eta vngarri eman deçaqueodano. 9Eta baldin ekar badeça fructuric, vngui, ezpere, guero piccaturen duquec. 10Eta iracasten ari cen synagoga batetan Sabbathoan. 11Eta huná, emaztebat ethor cedin eritassunezco spiritua çuenic ia hemeçortzi vrthez: eta cen crocatua, eta neholetan-ere ecin chuchent ceiten. 12Eta hura ikussi çuenean Iesusec dei ceçan beregana, eta erran cieçón, Emaztea, lachatu aiz eure eritassunetic. 13Eta gainean eçar cietzón escuac, eta bertan chuchent cedin, eta glorificatzen çuen Iaincoa. 14Baina ihardesten çuela synagogaco principalac, gaitzituric ceren Sabbathoan sendatu çuen Iesusec, erran cieçon populuari, Sey egun dirade ceinetan lan eguin behar baita, hetan badaçatozte eta senda çaitezte, eta ez Sabbath egunean. 15lhardets cieçón bada Iaunac, eta erran ceçan, Hypocritá, çuetaric batbederac Sabbathoan eztu lachatzen bere idia edo bere astoa mangederatic, eta eramaiten ederatera? 16Eta Abrahamen alaba haur, cein estecatu baitzuen Satanec, huná, hemeçortzi vrthe duela, etzén estecadura hunetaric lachatu behar Sabbath egunean? 17Eta gauça hauc harc erraiten cituenean, confunditzen ciraden hari contrastatzen çaizquion guciac: baina populu gucia alegueratzen cen harçaz eguiten ciraden gauça glorioso guciéz. 18Orduan erraiten çuen Iesusec, Cer irudi du Iaincoaren resumác? eta cerequin comparaturen dut hura? 19Mustarda bihia irudi du, cein harturic guiçon batec eçar baitzeçan bere baratzean, eta haz cedin eta arbore handia eguin cedin eta ceruco choriéc ohatzeac eguin dituzte haren adarretan. 20Eta berriz erran ceçan, Cerequin comparaturen dut Iaincoaren resumá? 21Altchagarria irudi du, cein harturic emazte batec eçar baitzeçan hirur neurri irinetan, gucia altchatu liçateno. 22Guero iragaiten cen hirietan eta burguètan, iracasten çuela, eta Ierusalemeratco bidea eguiten çuela. 23Eta erran cieçón norbeitec, Iauna, gutiac dira saluatzen diradenac? Eta harc erran ciecén, 24Enseya çaitezte sartzen bortha herssitic: ecen anhitz, erraiten drauçuet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ecin sarthuren baitirade. 25Eta aitafamilia iaiqui datenean, eta borthá ertsi duqueenean, eta has çaiteztenean campoan egoiten, eta bortharen bulkatzen, erraiten duçuela, Iauna, Iauna, irequi eçaguc: eta ihasderten duela erranen drauçue, Eztaquit çuec nongo çareten. 26Orduan hassiren çarete erraiten, Ian diagu hire presentián, eta edan diagu, eta gure carriquetan iracatsi duc hic. 27Eta erranen du, Erraiten drauçuet eztaquit çuec nongo çareten: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuen guciác. 28Han içanen da nigar eta hortz garrascots: ikus ditzaçuenean Abraham, eta Isaac, eta Iacob eta Propheta guciac Iaincoaren resumán, eta çuec campora iraizten çaretela. 29Orduan ethorriren dirade Orientetic, eta Occidentetic: Aquilonetic, eta Egu-erditic: eta iarriren dirade mahainean Iaincoaren resumán. 30Eta huná, dirade azquen, lehen içanen diradenac: eta dirade lehen, azquen içanen diradenac. 31Egun hartan berean hurbil citecen Phariseuetaric batzu, erraiten ceraucatela, Ilki adi, eta oha hemendic: ecen Herodesec hil nahi au. 32Eta erran ciecén, Çoazte eta erroçue aceri hari, Huná, egoizten citiát deabruac campora, eta sendatzea acabatzen diát egun eta bihar, eta hereneco egunean fin hartzen diat. 33Baina bide eguin behar diat egun eta bihar eta etzi: ecen eztuc guerthatzen Prophetaric batre hil dadin Ierusalemetic lekora. 34Ierusaleme, Ierusaleme, ceinec hiltzen baitituc Prophetác, eta lapidatzen hiregana igorri diradenac, cembat aldiz nahi vkan ditut bildu hire haourrac, oilloac bere chito aldea bere hegalén azpira beçala, eta ezpaituçue nahi vkan? 35Horrá vtziten çaiçue çuen etchea desert. Baina eguiaz diotsuet, ecen eznauçuela ikussiren, guertha daiteno darraçuen, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |