Philippianoetara. 2
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Bada baldin consolationeric batre bada Christean, baldin charitatezco solageamenduric batre, baldin spirituzco communioneric batre, baldin affectione cordialic eta misericordiaric batre bada, 2Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric. 3Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça. 4Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere. 5Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea. 6Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea: 7Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala: 8Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano. 9Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic: 10Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát: 11Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián.

12Hunegatic, ene maiteác, bethiere obeditu vkan duçuen beçala, ez ene presentián beçala solament, baina orain vnguiz guehiago ene absentián, beldurrequin eta ikararequin emplega çaitezte çuen saluamenduan. 13Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura.

14Gauça guciac eguin itzaçue murmuratzeric eta questioneric gabe: 15Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora: 16Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin: 17Eta baldin çuen fedearen sacrificio eta cerbitzu gainera sacrifica banadi-ere, aleguera naiz eta çuen gucion onaz aleguera naiz. 18Çuec-ere halaber çareten aleguera, eta aleguera çaitezte ene onaz.

19Eta sperança dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauçuedala, nic-ere gogo on dudançát çuen eguitecoac eçaguturic. 20Ecen eztut nehor hain gogo bardinetacoric, eguiaz çuen eguitecoéz arrangura duqueenic. 21Ecen guciac bere gaucey iarreiquiten çaizté, ez Iesus Christeney. 22Baina harçazco experientiá eçagutzen duçue, nola, semeac aitá cerbitzatzen duen beçala, enequin cerbizatzen ari içan den Euangelioan. 23Hura bada sperança dut igorriren drauçuedala, neure eguitecoey dreçu eman drauqueedan sarrienaz. 24Eta seguratzen naiz Iaunean, ecen neuror-ere sarri ethorriren naicela çuetara. 25Baina necessario cela estimatu vkan dut çuetara igortera Epaphrodite anayea eta aiutaçalea eta guerlaco neure laguna, çuen Apostolu-ere dena, eta nic behar vkan dudanaren administraçalea. 26Ecen harc çuec gucioc desiratzen centuzten, eta guciz desplacer çuen ceren eri içan cela aditu vkan baitzenduten. 27Eta segur eri içan da hiltzeco statuan: baina Iaincoac misericordia eguin vkan drauca, eta ez hari solament baina niri-ere, tristitia tristitiaren gainera eznuençát. 28Bada, hambat affectione handizago hura igorri vkan dut, hura ikussiric berriz aleguera çaiteztençát, eta nic hambat tristitia gutiago dudançát. 29Recebi eçaçue bada hura gure Iaunean bozcario gucirequin: eta halaco diradenac estimatan eduquitzaçue. 30Ecen Christen obragatic heriorano hurbildu içan da, bere vicia abandonnaturic, suppli leçançát çuen ene baitharaco cerbitzu peitua.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Philippians 1
Top of Page
Top of Page