Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Demboréz eta momentéz den becembatean, anayeác, ezta mengoaric scriba dieçaçuedan.
2Ecen ceuroc badaquiçue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz beçala.
3Ecen erran deçatenean, Baque eta segurança: orduan gainera ethorriren çaye vstegaberico destructionea, içorra denari mina beçala, eta eztirade itzuriren.
4Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten.
5Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour.
6Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre.
7Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi.
8Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz.
9Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz,
10Cein guregatic hil içan baita: bagaude iratzarriric, ala bagaunça lo, harequin batean vici garén.
11Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala. 12Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac: 13Eta amorio handitan eduqui ditzaçuen, eguiten dutén obragatic. Auçue baque elkarren artean. 14Halaber othoitz eguiten drauçuegu, anayeác, admonesta ditzaçuen vicitze desordenatutacoac, consola ditzaçuen gogo chipitacoac, sustenga ditzaçuen flaccuac, çareten spirituz patient gucietara. 15Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara. 16Bethiere çareten aleguera. 17Paussu gabe othoitz eguiçue. 18Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez. 19Spiritua ezteçaçuela iraungui: 20Prophetiác eztiçaçuela menosprecia. 21Gauça guciac experimentaitzaçue: on denari çatchetzate: 22Gaizquiaren irudi orotaric beguira çaitezte. 23Bada Iainco baquezcoac ossoqui sanctifica çaitzatela: eta çuen spiritu gucia eta arima eta gorputza hoguen gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduco beguira ditecela. 24Fidel da çuec deithu çaituztena, eguinen-ere badu. 25Anayeác, othoitz eguiçue guregatic. 26Salutaitzaçue anaye guciac pot saindurequin. 27Requeritzen çaituztet Iaunaren partez iracur daquién epistola haur anaye saindu guciey. 28Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin. Amen. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |