Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Bada erraiten ditugun gaucén sommarioa haur da, Halaco sacrificadore subiranobat dugula, cein iarria baita Iaincoaren maiestateco thronoaren escuinean, ceruètan:
2Sanctuarioco ministre eta eguiazco Tabernacleco, cein fincatu baitu Iaunac, eta ez guiçonac.
3Ecen Sacrificadore subirano gucia donoén eta sacrificioén offrendatzeco ordenatzen da: bada, necessario da hunec-ere duen cerbait cer offrenda.
4Ecen baldin lurrean baliz, Sacrificadore-ere ezliçateque, Leguearen arauez donoac offrendatzen dituzten Sacrificadoreac irauten luqueiteno.
5Ceinéc gauça celestialén patroina eta itzala cerbitzatzen baitute, Moysesi diuinoqui ihardetsi içan çayón beçala Tabernaclea acabatu behar çuenean, Bada ikussac (dio) eguin ditzán gauça guciac mendian eracutsi içan çayán patroinaren araura.
6Baina orain gure Sacrificadore subiranoac ministerio excellentagoa obtenitu vkan du, cembatenaz Alliança hobeago baten ararteco baita, cein promes hobeagoén gainean ordenatu içan baita. 7Ecen baldin lehen hura deusen falta içan ezpaliz, bigarrenari etzaiqueon bilhatu lekuric. 8Ecen hec reprehenditzen dituelaric, dioste, Huná, ethorri dirade egunac, dio Iaunac, complituren baitut Alliança berribat Israeleco etchearen gainean eta Iudaco etchearen gainean. 9Ez hayén aitequin eguin vkan nuen Alliançaren araura, hayén escua hartu nuen egunean Egypteco lurretic idoqui nitzançát, ceren ezpaitirade hec ene Alliançán egon, eta nic menospreciatu vkan ditut hec, dio Iaunac. 10Ecen haur da egun hayén ondoan Israeleco etchearequin eguinen dudan Alliançá, dio Iaunac, Eçarriren ditut neure Legueac hayén adimenduan, eta hayén bihotzean ditut scribaturen: eta içanen naiz hayén Iainco, eta hec içanen dirade ene populu. 11Eta eztu iracatsiren batbederac bere hurcoa, ez batbederac bere anayea, dioela, Eçagut eçac Iauna: ecen eçaguturen nauté chipienetic hayén arteco handieneranoco guciéc. 12Ecen amatigatua içanen naiz hayén iniquitatetara eta hayén bekatuetara, eta eznaiz guehiagoric orhoit içanen hayén iniquitatéz. 13Berribat erraiten duenean, çahartzen du lehena: eta çahartzen eta ancianotzen dena abolitu içateari hurbil dagoca. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |