3 S. Ioannec. 1
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1ANCIANOAC Gayo maite nic eguiazqui on daritzadanari.

2Maiteá, desiratzen diat gauça gucietan prospera deçán, eta sendo aicén, hire arimá prospero den beçala. 3Ecen alegueratu içan nauc haguitz ethorri içan diradenean anayeac eta testificatu vkan dutenean hire integritateaz, nola integroqui ebilten baitaiz. 4Haur baino bozcario handiagoric eztiát, cein baita, ençuten dudanean ene haourrac integroqui dabiltzala.

5Maiteá, fidelqui eguiten duc cer-ere eguiten baituc anayetara eta estrangeretara. 6Ceinéc testificatu vkan baituté hire charitateaz Eliçaren presentián: hec baldin guida baditzac Iaincoari dagocan beçala, vngui daidiquec. 7Ecen haren icenagatic partitu içan dituc, deus hartzen etzutela Gentiletaric. 8Guc beraz behar citiagu recebitu halacoac, eguiá aiuta deçagunçát.

9Scribatu diarocát Eliçari: baina hayén artean lehen içan aiher denac, Diotrephesec ezguiaitic recebitzen. 10Halacotz, baldin ethor banadi aippaturen citiat harc eguiten dituen obrác, elhe gaichtoz dadassala gure contra: eta hauçaz ez contentez, eztitic berac anayeac recebitzen, eta recebitu nahi dituztenac empatchatzen citic eta Eliçatic egoizten.

11Maiteá, ezteçála imita gaitza, baina ona: vngui eguiten duena, Iaincoaganic duc: baina gaizqui eguiten duenac eztic ikussi Iaincoa. 12Demetrioz guciéc testificatzen dié, eta eguiac berac-ere: baina guc-ere testificatzen diagu, eta eçagutu vkan duçue ecen gure testificationea eguiazco dela.

13Banián anhitz gauça scribatzecoric, baina eztrauát tintaz eta hegatsez scribatu nahi.

14Baina sperança diát sarri ikussiren audala, eta ahoz aho minçaturen garela. (15) Baquea dela hirequin. Salutatzen auté adisquidéc. Salutaitzac adisquideac icenguilatuqui.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

2 John 1
Top of Page
Top of Page