Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Haur da çuetara ethorten naicén heren aldia Biga edo hirur testimonioren ahoan fermu içanen da hitz gucia.
2Aitzinetic erran vkan dut, eta berriz aitzinetic diot, present baninz beçala, eta absent naicelaric orain scribatzen drauet lehen bekatu eguin duteney, eta goitico guciey, ecen berriz banathor eztudala nehor guppida vkanen.
3Christ nitan minço denaren experientiaren ondoan çabiltzatenaz gueroz, cein ezpaita infirmo çuetara, baina da botheretsu çuetan.
4Ecen crucificatu içan bada-ere infirmitatez, alabaina vici da Iaincoaren verthutez: ecen gu-ere infirmo gara harequin, baina vici gara harequin Iaincoaren verthutez çuec baithara. 5Çuen buruäc experimentaitzaçue eya fedean çaretenez, çuen buruäc phorogaitzaçue: ala eztituçue çuen buruäc eçagutzen, ecen Iesus Christ çuetan dela? baldin reprobo ezpaçarete. 6Baina sperança dut eçaguturen duçuela ecen gu ezgarela reprobo. 7Eta othoitz eguiten draucat Iaincoari, deus gaizquiric eguin ezteçaçuen: ez gu approbatu eriden gaitecençát, baina çuec vngui daguiçuençát, eta gu reprobo beçala garençát. 8Ecen deus ecin daidiquegu eguiaren contra, baina eguiaren alde. 9Ecen alegueratzen gara gu flaccu garen, eta çuec erscon çareten: eta haur-ere desiratzen dugu, diot, çuen perfectionea. 10Halacotz gauça hauc absent naicela scribatzen ditut, present içanen naicenean seueritatez vsat ezteçadançát, Iaunac edificationetacotz eta ez destructionetacotz eman drautan botherearen araura. 11Gaineracoaz, anayeác, aleguera çaiteztez, auança çaiteztez perfect içatera, consola çaiteztez, çareten consentimendu batetaco, çareten vici baquean, eta charitatezco eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin. 12Elkar saluta eçaçue pot saindu batez. Salutatzen çaituztez saindu guciéc. 13Iesus Christ Iaunaren gratiá, eta Iaincoaren charitatea, eta Spiritu sainduaren communicationea dela çuequin gucioquin. Amen. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |