Euangelioa S. Luc-en araura.  22

<< Euangelioa S. Luc-en araura.  22 >>
Luke 22 Basque (Navarro-Labourdin): NT
 

1Eta cen hurbiltzen altchagarri gaberico oguién bestá, Bazco erraiten dena: 2Eta çabiltzan Sacrificadore principalac eta Scribác nolatan hura hil ahal leçaqueten: ecen populuaren beldur ciraden.

3Baina Satan sar cedin Iudas icen goiticoz Iscariot deitzen cenera cein baitzén hamabién contuco. 4Eta hura ioanic minça cedin Sacrificadore principalequin eta capitainequin nola hura liura lieçaqueen. 5Eta aleguera citecen, eta accorda citecen hari diru emaitera. 6Eta harc prometta ceçan: eta gendetzeric ezlicenean haren hæy liuratzeco dembora propiren bilha çabilan.

7Ethor cedin bada altchagarri gaberico oguién eguna, ceinetan hil behar baitzen Bazcoa. 8Eta igor citzan Pierris eta Ioannes, cioela, Ioanic appain ieçaguçue Bazcoa ian deçagunçat. 9Eta hec erran cieçoten, Non nahi duc appain deçagun? 10Harc erran ciecén, Huná, hirian sarthu eta, bathuren çaiçue guiçombat, pegarbat vr daramala: hari çarreitzate sarthuren den etchera: 11Eta erroçue etcheco aitafamiliari, Magistruac erraiten drauc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua? 12Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat apprestatua: han appain eçaçue Bazcoa. 13Orduan ioanic eriden citzaten gauça guçiac erran cerauen beçala: eta appain ceçaten Bazcoa.

14Bada ordu hura ethorri eta, iar cedin mahainean, eta hamabi Apostoluac harequin. 15Eta erran ciecén, Desirez desiratu vkan dut Bazco hunen çuequin iatera, nic suffri deçadan baino lehen. 16Ecen erraiten drauçuet, guehiagoric eztudala ianen hunetaric, compli daiteno Iaincoaren resumán. 17Eta copa harturic gratiác rendatu cituenean erran ceçan, Har eçaçue haur, eta parti eçaçue çuen artean. 18Ecen erraiten drauçuet eztudala edanen aihenaren fructutic, Iaincoaren resumá ethor daiteno. 19Eta harturic oguia, gratiác rendatu cituenean, hauts ceçan: eta eman ciecén, cioela, Haur da ene gorputza çuengatic emaiten dena: haur eguiçue ene memoriotan. 20Halaber copa-ere eman ciecén, affal ondoan cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, cein çuengatic issurten baita. 21Badaric-ere huná, ni traditzen nauenaren escua, enequin da mahainean. 22Eta segur guiçonaren Semea, ordenatu içan den beçala badoa: guciagatic-ere maledictione guiçon hari, ceinez traditzen baita. 23Orduan hec has cequizquión bata berceari galde eguiten elkarren artean, eya cein cen hetaric hura eguinen luena.

24Eta guertha cedin contentionebat-ere hayén artean, cein hetaric estimaturen cen guehien. 25Baina harc erran ciecén, Nationén reguéc seignoriatzen dute hayén gainean, eta hayén gainean authoritate dutenac, vnguiguile deitzen dirade. 26Baina çueçaz ezta hala: aitzitic çuen arteco handiena biz chipién beçala: eta gobernatzen duena, cerbitzatzen duena beçala. 27Ecen cein da handiago, mahainean iarriric dagoena, ala cerbitzun ari dena? eza mahainean iarriric dagoena? Bada ni naiz çuen artean cerbitzatzen ari dena beçala.

28Eta çuec çarete enequin iraun duçuenac ene tentationétan. 29Nic bada disposatzen drauçuet resumá, niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala. 30Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinuac.

31Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná, Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic: 32Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac. 33Eta harc erran cieçón, Iauna, prest nauc hirequin eta presoindeguira eta heriora ioaitera: 34Baina Iesusec erran ceçan, Hiri diossat Pierris, eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni neçaguála vka deçaqueán baino lehen.

35Guero erran ciecén, Çuec igorri çaituztedanean mulsa eta maleta eta çapata gabe, deusen falta içan çarete? Eta hec erran ceçaten, Deusen-ere. 36Erran ciecén bada, Baina orain mulsa duenac, har beça, halaber maleta-ere: eta eztuenac, sal beça bere arropá, eta eros beça ezpatabat. 37Ecen erraiten drauçuet oraino behar dela nitan complitu scribaturic dagoen haur, Eta gaichtoequin contatu içan da. Ecen segur niçazco gaucéc fin hartzen duté. 38Eta hec erran ceçaten, Iauna, huná bi ezpata hemen. Eta harc erran ciecén, Asco da.

39Guero ilkiric parti cedin costumatu beçala Oliuatzetaco mendirát: eta iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac-ere. 40Eta leku hartara ethorri cenean, erran ciecén, Othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan. 41Orduan hura vrrund cedin hetaric harri iraitzi baten inguruä, eta belhauricaturic othoitz eguiten çuen, 42Cioela, Aitá, baldin nahi baduc iragan eçac copa haur eneganic: badaric-ere ez ene vorondatea baina hirea eguin bedi. 43Eta aguer cequión Aingueruä cerutic hura confortatzen çuela. 44Eta hersturatan iarriric othoitze eguiten çuen cineçago, eta cen haren icerdia odol chorta gatzatu lurrera erorten diradenac beçala. 45Guero orationetic iaiquiric ethor cedin bere discipuluetara, eta eriden citzan tristez lo ceunçala. 46Eta erran ciecén, Cergatic lo çaunçate? iaiqui çaitezte, eta othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan.

47Eta hura oraino minço cela, huná, compainiabat, eta Iudas deitzen cena, hamabietaric bat, hayén aitzinean ethorten cen, eta hurbil cequion Iesusi pot leguionçát. 48Eta Iesusec erran ciecón, Iudas, pot batez guiçonaren Semea traditzen duc? 49Orduan haren aldean ciradenéc ikussiric cer ethorteco cen, erran cieçoten, Iauna, ioren dugu ezpataz? 50Eta io ceçan hetaric batec Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçon escuineco beharria. 51Baina ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Vtzitzaçue eguitera hunadrano. Eta haren beharria hunquiric, senda ceçan hura. 52Guero erran ciecén Iesusec harengana ethorri ciraden Sacrificadore principaley, eta templeco capitainey, eta Ancianoey, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin eta vhequin? 53Egun oroz çuequin nincela templean, eztituçue escuac hedatu ene gainera: baina haur da çuen oren hura, eta ilhumbearen botherea.

54Orduan hatzamanic hura eraman ceçaten, eta sar eraci ceçaten Sacrificadore subiranoaren etchean. Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic. 55Eta sua viztu çutenean salaren erdian, eta elkarrequin iarri ciradenean, iar cedin Pierris-ere hayén artean. 56Eta ikussi çuenean hura nescato batec su bazterrean iarria, hari begui eratchequiric erran ceçan, Haur-ere harequin cen: 57Baina vka ceçan harçaz, cioela, Emazteá, eztinat eçagutzen hura. 58Eta appur baten buruän bercebatec hura ikussiric erran ceçan, Hi-ere hetaric aiz. Baina Pierrisec diotsa, Guiçoná, ez nauc. 59Eta quasi oren baten buruän, berce batec seguratzen çuen, cioela, Segurqui haur-ere harequin cen: ecen Galileano da. 60Eta Pierrisec dio, Guiçoná, etzeaquiat cer erraiten duán. Eta bertan oraino hura minço cela, io ceçan oillarrac. 61Orduan itzuliric Iaunac Pierrisganat beha ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran vkan ceraucan, Oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauc. 62Eta camporat ilkiric Pierrisec nigar eguin ceçan mingui.

63Eta Iesus çaducaten guiçonac, truffatzen ciraden harçaz, eta cehatzen çutén: 64Eta hura inguru estaliric haren beguitharteari ceraunsaten, eta interrogatzen çuten, cioitela, Prophetiza eçac nor den hi io auena. 65Eta anhitz berce gauçaric erraiten çutén haren contra desondratzen çutela.

66Eta arguitu cenean bil citecen populuco Ancianoac, eta Sacrificadore principalac, eta Scribác, eta eraman ceçaten hura bere conseillu barnera 67Cioitela, Hi aiz Christ? erran ieçaguc. Eta erran ciecén, Baldin erran badieçaçuet, eztuçue sinhetsiren: 68Eta baldin interroga baçaitzatet-ere, eznauçue ihardetsiren, ezeta ioaitera vtziren. 69Hemendic harát guiçonaren Semea iarria içanen da Iaincoaren verthutearen escuinean. 70Orduan erran cieçoten guciéc, Hi aiz bada Iaincoaren Semea? Eta harc erran ciecén, Çuec dioçue ecen ni naicela. 71Eta hec erran ceçaten, Cer guehiago testimoniage falta gara? ecen gueuroc ençun dugu beraren ahotic.


<< Luke 22 >>
Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. Translation information and text available at http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub