Euangelioa S. Luc-en araura.  1
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1CEREN anhitzec escu eçarri baitu narratione baten scribatzera complituqui gure artean certificatu içan diraden gaucéz, 2Eçagutzera eman draucuten beçala lehen hatsetic ikussi dituztenéc eta hitzaren ministre içan diradenéc. 3Niri-ere on iruditu içan ciaitadac gucia hatsetic finerano diligentqui comprehendituric, hiri punctuz punctu heçaz scribatzera, o Theophile gucizco excellenteá: 4Hobequi eçagut deçánçat ikassi dituán gaucén eguiá.

5HERODES Iudeaco regueren egunetan cen Zacharias deitzen cen Sacrificadorebat, Abiaren araldetic: eta haren emaztea cen Aaronen alabetaric, eta haren icena Elisabeth. 6Biac ciraden iusto Iaincoaren aitzinean, Iaunaren, manamendu eta ordenança gucietan reprochuric gabe çabiltzanac. 7Eta haourric etzutén, ceren Elisabeth steril baitzen, eta biac baitziraden adinez aitzinaratuac.

8Guertha cedin bada, harc Iaincoaren aitzinean bere aldian sacrificadoregoa exercitzen çuenean, 9Sacrificadoregoaren officioco costumaren araura, çorthea eror baitzequión Iaunaren templean sarthuric encensamenduaren eguiteco. 10Eta populu guciac campoan othoitz eguiten çuen encensamendua eguiten cen orduan. 11Eta aguer cequión Iaunaren Aingueruä, cegoela encensamenduco aldarearen escuinean. 12Eta Zacharias trubla cedin hura ikussiric, eta icidurabat eror cedin haren gainera. 13Orduan erran ciecón Aingueruäc, Eztuala beldurric Zacharias: ecen ençun içan duc hire othoitzá, eta Elisabeth eure emaztea erdiren çaic seme batez: eta hari icen emanen draucac Ioannes 14Eta bozcario eta alegrança vkanen duc, eta anhitz haren sortzearen gainean alegueraturen dituc, 15Ecen handi içanen duc Iaunaren aitzinean, eta mahatsarnoric ez berce arnoric eztic edanen: eta Spiritu sainduaz betheren datec bere amaren sabeleandanic. 16Eta anhitz Israeleco haourretaric conuertituren dic berén Iainco Iaunagana. 17Eta hura ioanen duc haren aitzinean Eliasen spiriturequin eta verthuterequin, conuerti ditzançat aitén bihotzac semetara eta desobedientac iustoén çuhurtassunera: Iaunari populu vngui instruitubat appain dieçonçat.

18Orduan erran cieçon Zachariasec Aingueruäri, Nolatán hori eçaguturen dut? ecen ni nauc çahar, eta ene emaztea duc bere egunetan aitzinaratua. 19Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçon, Ni nauc Gabriel Iaincoaren aitzinean assistitzen naicena, eta igorri içan nauc hirequin minçatzera, eta berri on hauen hiri declaratzera. 20Eta horrá, mutu içanen aiz eta ecin minçaturen aiz, gauça hauc eguin ditecen egunerano: ceren ezpaitituc sinhetsi ene hitz bere demborán complituren diradenac.

21Eta populua cegoen Zachariasen beguira, eta miresten çuen nola harc hambat berancen çuen templean. 22Eta ilki cenean ecin minça cequidien, eta eçagut ceçaten ecen cembeit visione ikussi çuela templean: ecen keinuz aditzera emaiten cerauen, eta mutu guelditu ican cen. 23Eta guertha cedin, haren officioco egunac acabatu ciradenean, bere etcherát itzul baitzedin.

24Eta egun hayén ondoan haren emazte Elisabethec concebi ceçan: eta estal cedin borz hilebethez, cioela, 25Segur, hunela eguin vkan draut Iaunac, visitatu nauen egunetan, ene laidoa guiçonén artetic ken leçançat.

26Eta seigarren hilebethean igor cedin Gabriel Aingueruä Iaincoaz Galileaco hiri Nazareth deitzen denera: 27Dauid-en etchetico Ioseph deitzen cen guiçon-batequin fedatua cen virgina batgana: eta virginaren icena cen Maria. 28Eta Aingueruäc hura baithara sarthuric, erran ceçan, Salutatzen aut gratia eguin çainaná: Iauna dun hirequin, benedicatua hi emaztén artean. 29Eta hura, Ainguerua ikussiric trubla cedin haren erranaren gainean, eta pensatzen çuen ceric licén salutatione hura. 30Orduan diotsa Aingueruäc, Mariá, eztunala beldurric, ecen eriden dun gratia Iaincoa baithan. 31Eta horrá, concebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus. 32Hura içanen dun handi, eta eritziren ciayón Subiranoaren Semé: eta emanen diraucan Iainco Iaunac bere aita Dauid-en thronoa. 33Eta regnaturen din Iacob-en etchearen gainean eternalqui, eta haren resumaren finic eztun içanen. 34Erran ciecón orduan Mariac Aingueruäri, Nola içanen da hori, guiçonic eçagutzen eztudanaz gueroz. 35Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun. 36Eta hará, Elisabeth hire lehen gussua, harc-ere concebitu din semebat bere çahartzean, eta hil haur din seigarrena steril deitzen cenac. 37Ecen eztun deus impossibleric içanen Iaincoa baithan. 38Eta erran ceçan Mariac, Huná Iaunaren nescatoa: eguin bequit hire hitzaren araura. Eta parti cedin harenganic Aingueruä.

39Eta iaiquiric Maria egun hetan ioan cedin mendietara lehiatuqui Iudaco hiri batetara. 40Eta sar cedin Zachariasen etchera, eta saluta ceçan Elisabeth. 41Eta guertha cedin, ençun ceçanean Elisabethec Mariaren salutationea, iauz baitzedin haourra haren sabelean, eta bethe cedin Spiritu sainduaz Elisabeth: 42Eta oihuz iar cedin voz handiz, eta erran ceçan, Benedicatua hi emaztén artean, ecen benedicatua dun hire sabeleco fructua. 43Eta nondic haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama enegana? 44Ecen huná, hire salutationearen voza ene beharrietara heldu içan den beçain sarri, iauci içan dun bozcarioz haourra ene sabelean. 45Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, ceren complituren baitirade Iaunaz erran çaizquinan gauçác

46Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác Iauna.

47Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan.

48Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc.

49Ecen gauça handiac eguin drauzquit botheretsu denac: eta haren icena saindu da:

50Eta haren misericordia da generationetaric generationetara haren beldurra dutenetara.

51Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin ditu superboac berén bihotzeco pensamenduan.

52Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu chipiac.

53Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri ditu hutsic

54Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordiáz orhoit içanez.

55Gure aitey minçatu çayen beçala, Abrahami eta haren haciari iagoiticotz.

56Eta egon cedin Maria harequin hirur hilebetheren inguruä: guero itzul cedin bere etcherát.

57Eta compli cedin Elisabethen ertzeco demborá: eta erdi cedin seme batez. 58Eta ençun ceçaten haren auçoéc eta ahaidéc, nola frangoqui Iaunac bere misericordia declaratu çuen harengana, eta alegueratzen ciraden harequin.

59Eta guertha cedin, çortzigarreneco egunean ethor baitzitecen haourtchoaren circonciditzera, eta deitzen çuten hura bere aitaren icenaz, Zacharias. 60Baina ihardesten çuela haren amac erran ceçan, Ez, baina deithuren da Ioannes. 61Eta erran cieçoten, Eztun nehor hire ahaidetan icen horrez deitzen denic. 62Orduan keinu eguin cieçoten haren aitari, nola nahi luen hura dei ledin. 63Eta harc tableta batzuren escaturic scriba ceçan, cioela, Ioannes da horren icena. Eta mirets ceçaten guciéc. 64Eta irequi cedin bertan haren ahoa, eta haren mihia lacha cedin: eta minço cen laudatzen çuela Iaincoa. 65Eta icidura ethor cedin aldiri hetaco gucién gainera, eta Iudaco herri mendiçu orotan publica citecen hitz hauc guciac. 66Eta ençun cituzten guciéc, eçar citzaten bere bihotzean, erraiten çutela, Nor haourtcho haur içanen da? Eta Iaunaren escua cen harequin.

67Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz: eta prophetiza ceçan, cioela,

68Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu eta redemitu baitu bere populua.

69Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere cerbitzariaren etchean.

70Nola minçatu içan baita bere Propheta saindu bethidanic içan diradenen ahoz.

71Salbu içanen guinela gure etsayetaric eta guri gaitz çarizcuten gucién escutic.

72Gure aitey misericordia leguiençat, eta orhoit licén bere alliança sainduaz:

73Eta gure Aita Abrahami eguin ceraucan iuramenduaz:

74Ecen emanen ceraucula, beldur gabe gure etsayén escuetaric deliuraturic, hura cerbitza guineçan,

75Saindutassunetan eta iustitiatan haren aitzinean, gure vicico egun gucietan.

76Eta hi haourtchoá, Subiranoaren Propheta deithuren aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain ditzançat,

77Eta eman dieçoançat saluamenduco eçagutzea haren populuari, hayén bekatuén barkamenduaz.

78Gure Iaincoaren affectione misericordiosoaz, ceinez visitatu vkan baiquaitu, Orientac garaitic:

79Argui daguiençat ilhumbean eta herioaren itzalean iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic.

80Eta haourtchoa handitzen eta spirituz fortificatzen cen: eta egon cedin desertuetan Israeli manifestatu behar içan çayón egunerano.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Mark 16
Top of Page
Top of Page